Gabyl_logoGabyl Suministros Eléctricos

Salmenta eta material elektrikoaren banaketa.
Bezeroak beti dator lehen
Gabyl_ecommerce

Enpresa

NORTASUNA

Suministros Eléctricos GABYL Nafarroan argiztapen, babes, kontrol eta instalazio arloetan material elektrikoa banatzen duen enpresarik handiena da. Gainera, GABYL Guipúzcoa sektoreko nahitaezko erreferentea da Gipuzkoan.

Comercial Navarra de Instrumentación (CONINSA), bere aldetik, parametro elektriko eta elektroniko guztiak neurtzeko, kontrolatzeko eta erregulatzeko gailuen espezialitatean da erreferente. Bi enpresek esperientzia eta ospe handia dugu sektorean, bai bezeroen baita hornitzaileen arloan ere.

Gure enpresa-filosofian bezeroen eta hornitzaileen interes eta premiak bateratzen ditugu eta eskaintzen dugun ZERBITZU integralaren bidez balio erantsia gehitzen dugu.

Gure helburua , beti, teknikoki egokiak eta ekonomikoki errentagarriak diren eta marka ezagunenen bermea eta kalitatea dituzten konponbideak eskaintzea da.

GAITASUNA

  • Profesionala:
    • Eguneroko lanak material elektriko eta elektronikoen sektorean espezializatutako profesionalek egiten dituzte, eta esperientzia eta bitarteko egokiak dituztenez, bezeroei lehen mailako aholkularitza eta ardura eskaintzen dizkiegu.
  • Aholkularitza eta prestakuntza:
    • Argiztapena aztertzea.
    • Kaxa elektrikoak diseinatzea.
    • Beste zerbitzu tekniko espezializatu batzuk.
    • Prestakuntza-ikastaroak ematen ditugu, horretarako prestatutako 140 m² -ko gela batean.
  • Biltegiratzea eta logistika:
    • Stock handiena eta etengabe eguneratua.
    • Bezeroei arreta emateko eremua.
    • Erakusketa.
    • Enpresako ibilgailuak.
    • Materiala garraiatzeko zerbitzua.