Gabyl_logoGabyl Suministros Eléctricos

Salmenta eta material elektrikoaren banaketa.
Bezeroak beti dator lehen
Gabyl_ecommerce

Nor gara

Suministros Eléctricos Gabyl argiztapen, babes, kontrol eta instalazio arloetan material elektrikoa banatzen duen enpresa da. Hogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia eta kalifikazio handiko profesional-taldea ditugu. Hori dela eta, Nafarroako material elektrikoen banatzaile handiena gara, eta baita sektoreko erreferente ere, gure bezero eta hornitzaileentzat.

Gure bezeroak dira, besteak beste, instalatzaile elektrikoak, gailu elektrikoak mantentzen eta fabrikatzen dituzten industriak, erakunde ofizialak eta dendak. Eta gure hornitzaileak, estatuko eta nazioarteko merkatuko firma nagusiak.

Gure zeregina, ordea, ez da eskatzen diguten material elektrikoa hornitzea soilik, baita teknikoki egokiak eta ekonomikoki errentagarriak diren soluzioak eskaintzea ere, betiere material elektrikoen marka onenen eta puntakoenen berme eta kalitatearekin.

Gure taldean, Suministros Eléctricos Gabyl gain, alde batetik, Suministros Eléctricos Gabyl Guipúzcoa dugu, alboko erkidegoan gure presentzia indartzeko sortua; eta bestetik, Comercial Navarra Instrumentación (Coninsa), parametro elektriko eta elektronikoak neurtzeko, kontrolatzeko eta erregulatzeko gailuetan espezializatuta dagoena.

Bezeroak nagusi

Gure esperientzia zabala, material elektrikoaren eta elektronikoaren sektorean dugun espezializazioa eta gure enpresa-filosofia direla eta, bezeroen eta hornitzaileen interes eta premiak batzen ditugu eta zerbitzu integrala eskaintzen diegu. Gauzak horrela, gure bezeroei haiek erabakitako kontsumo-gunera eramaten diegu material elektrikoa, fabrikatzaileek landutako aurrerapenen berri ematen diegu, proiektu teknikoak garatzen eta ezartzen laguntzen diegu eta etengabeko prestakuntza eta indarrean dagoen araudiari buruzko aholkularitza eskaintzen dizkiegu.

Gure zerbitzu erantsiak

Era guztietako material elektrikoa hornitzeaz gain, argiztapen-azterketak egiten ditugu, kaxa elektrikoak diseinatzen ditugu eta zerbitzu tekniko espezializatuak eskaintzen ditugu. Horretarako, hirurogei lagun baino gehiagoko taldea dugu, prestakuntza eta gaitasun handikoa. Talde horretan eskarmentu handia duten eta material elektrikoaren eta elektronikoaren sektorean espezializatuta dauden ingeniari teknikoak daude, bezeroei aholkuak eskaintzeko beti prest.

Horrez gain, prestakuntza-ikastaroak ematen ditugu, horretarako bereziki prestatutako 140 m²-ko gelan.

Gure instalazioak

Suministros Eléctricos Gabylen eta Coninsaren nabea 6.000 m2-ko lursailean dago. Nabeak 4.000 m2 baino gehiago ditu eta, beraz, era guztietako material elektriko asko gorde dezakegu bertan. Gainera, 1.000 m2-ko aparkalekua dugu bezeroentzat, doan erabiltzeko.

Suministros Eléctricos Gabylen biltegiko ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 19:30era eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara. Biltegia Iruñeko Eskualdea 1 (Agustindarrak) industrialdean dago.

Gabyl Guipúzcoa, berriz, Astigarragako Txalaka-Araneder industrialdean dago, 2.000 m2-ko nabean. Doako aparkalekua eta 100 m2-ko prestakuntza-gela ditu, eta Gipuzkoako merkatuan jarduteko ondo baino hobeto prestatutako hogei profesional baino gehiago daude.