Gabyl_logoGabyl Suministros Eléctricos

Salmenta eta material elektrikoaren banaketa.
Bezeroak beti dator lehen
Gabyl_ecommerce

Eraginkortasuna

Suministros Eléctricos Gabylen CMVP ziurtagiria (Certified Measurement & Verification Professional) duten bi lankide daude eta, beraz, eraginkortasun energetikoko zerbitzuen neurketan eta egiaztapenean (M & V) espezialistak dira. Ziurtagiri hori nazioartean ospe handia duen Efficiency Valuation Organization (EVO) erakundeak ematen du. Titulu horrek egiaztatzen du aurrezpenak neurtzeko gai direla, aurrezpen balioetsiaren eta benetako aurrezpenaren arteko desbideratzeak eragozteko modurik fidagarrienean.

Halaber, Gabyleko hiru kidek energia-kudeatzaileen Aenor titulua dute. Eraginkortasunaren alorrean garrantzi handia ematen diote energia-kudeatzaileari. Kudeatzaile horien zeregineen artean Energia Eraginkortasuneko Planak egitea, monitorizatzea eta plan horien segimendua egitea daude.

Horregatik guztiagatik, gure jakintza eta esperientzia bezeroen zerbitzura jartzen ditugu eta instalazio elektrikoak kudeatzeko soluzio eraginkorragoak eskaintzen dizkiegu. Hala, instalazio horiek aztertzen ditugu, benetan eraginkorrak diren egiaztatzeko, eta energia-kontsumo eraginkorreko argiztapen, automatizazio eta domotika proiektuak egiten ditugu.

Instalazioak monitorizatzea:

Energia-eraginkortasunik handiena ziurtatzeko xedez, energia-kontsumoa era askotako softwarearen bitartez monitorizatzen dugu, kontsumo hori aztertzeko, kudeatzeko eta egokia dela ziurtatzeko. Kontsumo hori neurtu eta kontsumo horren kostua analizatu ondoren, zer hobetu daitekeen aztertzen dugu eta soluzio eraginkorrena eskaintzen dugu, energia eta, beraz, bitartekoak, aurrezteko.

Argiztapena, automatizazioa eta motorrak:

Argiztapenean, automatizazioan eta motorren funtzionamenduan kontsumoa eraginkorragoa lortzeko proiektuak egiten ditugu; egoera bakoitzerako askotariko aukerak proposatzen ditugu eta inbertsio-itzulkinak kalkulatzen ditugu.

Software aurreratua dugu motor eraginkorragoak edo aplikazioak automatizatzeko erregulagailuak instalatzen direnean inbertsio-itzulkina kalkulatzeko; era horretan, energia eta diru asko aurrezten da.

Domotika:

Klimatizazioaren, argiztapenaren eta sarrerak kontrolatzeko sistemen kudeaketan erosotasuna eta funtzionaltasuna ez ezik energia-eraginkortasuna ere zaindu behar da. Suministros Eléctricos Gabylen erosotasuna eta segurtasuna handitzeaz gain, kontsumoa ez gehitzeko proiektuak ere egiten ditugu. Proiektu horietan, gure helburu nagusia instalazioak modu adimentsuan kontrolatzea eta instalazio horietako produktu guztiak ikuskatzea da. Era horretan, energia modu eraginkorrean erabiltzen denez eta instalazioa erabat moldagarria denez, energia asko aurrezten da.

Merkatuko gailu eta sistema puntakoenak ditugu, KNX eta Planner, hain zuzen ere; eta, horrez gain, kontrol eta kudeaketa marka nagusiak dira gure hornitzaileak (ABB, Philips eta Luxmate).

Eskarmentu handia dugu kontrol-instalazioetan (Building management system), dauden teknologia gehienetan, KNXekin egindako obretan, bulego-eraikinetan, etxebizitzetan, industrian eta eraikin publikoetan. Philipsekin, adibidez, hirugarren mailako eraikinetan eta bulego eta eraikin publikoetan lan egin dugu. Eta Luxmaterekin unibertsitateko eraikin batean (eraikin horrek banan-banan kontrolatutako 1.000 DALI gune baino gehiago ditu) eta museo baten argiztapenaren kontrolean.