Gabyl_logoGabyl Suministros Eléctricos

Salmenta eta material elektrikoaren banaketa.
Bezeroak beti dator lehen
Gabyl_ecommerce

Logistika

Stock handia

Suministros Eléctricos Gabylen instalazio handiak ditugunez, material elektrikoko stock zabala dugu eta etengabe berritzen dugu, gure bezeroen eskarien eta premien arabera. Halaber, gure bazkide guztiek konpartitzen duten zentro logistikoa dugu (CLC), berehala eskuratzeko moduan dauden ehunka erreferentziarekin. Horrez gain, Electroclubeko kide garenez, biltegi birtuala dugu gure bazkideen stock guztiak gordetzeko.

Gure bezeroentzako biltegia

Suministros Eléctricos Gabylen 4.000 m2 baino gehiagoko biltegian, stock handiaz gain, bezeroek noiznahi behar duten material elektriko guztia biltegiratu eta gorde dezakegu. Material elektriko hori gure instalazioetan gordetzen diegu, behar duten denboran, eta gure bost banaketa-ibilgailuekin entregatzen diegu, obran edo bezeroek behar duten lekuan.

Bezeroen neurrirako zerbitzuak

Gabyl ez da material elektrikoa gordetzeko biltegia bakarrik. Gure teknikariak eta langileak egoki prestatuta daudenez, bezeroek eskatzen dituzten produktu elektrikoak haien premia bereziei egokituta eskaintzen dizkiegu, haien beharren araberako osagai-multzoak ere egiten baititugu.