Gabyl_logoGabyl Suministros Eléctricos

Salmenta eta material elektrikoaren banaketa.
Bezeroak beti dator lehen
Gabyl_ecommerce

Bazkideak

Gabyl_Socio de AUNA Gabyl_Socio de AUNA

Gure bezeroei zerbitzu hoberena eskaintzeko xedez, Suministros Eléctricos Gabyl Electroclubeko, material elektrikoko biltegi independenteen Espainiako talde nagusiko, kide da. Hogeita hamar enpresek eta ehun salmenta-puntu baino gehiagok osatzen duten elkarte horretako kide izateak, marka hoberenetako material elektrikoa prezio lehiakorragoetan eskaintzeko, bazkide guztien stockak jasotzen dituen biltegi birtuala izateko, eta stocken kudeaketarako, merkataritza tekniketarako, bezeroaren arretarako… know-howak trukatzeko aukera ematen digu.

Gabyl_Socio de Electroclub

Horrez gain, 2008tik, Electroclubek, bere bazkide guztiek konpartitzen duten zentro logistikoa du, 10.000 m2 baino gehiagoko biltegiarekin eta 24 ordutan eskuragarri dauden ehunka erreferentziarekin. Halaber, Electroclub Imelcoko (Internacional Marketing Electrical Corporation), Europako, Australiako eta Estatu Batuetako material elektriko banaketako enpresa independenteen partzuergo nagusiko, kide da.

Gabyl_Socio de Electroclub Gabyl_Socio de Electroclub

Suministros Eléctricos Gabyl Adimeko (Asociación de Distribuidores de Material Eléctrico de España) kide ere bada. Irabazi asmorik gabeko elkarte profesional horren helburua, material elektriko, elektrotekniko eta argiztapeneko fabrikatzaileen eta banatzaileen arteko merkataritza harremanetan ahalik eta lankidetza eta eraginkortasun handiena sustatzea da. Adimek, material elektrikoa banatzen duten ehun enpresa inguru biltzen ditu, eta zortziehun salmenta puntu inguru ditu Espainiako lurralde osoan banaturik. Amaitzeko, probintzia mailan, Suministros Eléctricos Gabyl ADENeko (Asociación de Empresarios Distribuidores de Material Eléctrico de Nafarroa) kide da.

Gabyl_Empresa Asociada

Halaber, Suministros Eléctricos Gabyl ADEFANeko kide ere bada. Asociación de Empresas Familiares Navarras izenekoaren helburua Nafarroan enpresa familiarra defendatzea eta garatzea da. “ADEFAN”-ek apolitiko eta independente gisa definitzen du bere burua, bere bazkideen iritzien kalterik gabe. Ekonomiaren ikuspegitik independentea da, eta aurreikuspenen arabera, bere aurrekontua bazkideen kuoten bitartez beteko da. Bere helburuen artean ez dago sektoreko edo tokiko beste elkarte batzuen tokia hartzea.